ATECE ARABAren jarduera herritarrei, oro har, zabaltzen da, sentsibilizazio eta erreibindikazio ekintzekin, bai eta HKZ duten pertsonei eta horien familiei ere, informazioarekin, aholkularitzarekin eta banakako zein taldekako laguntzarekin.
Hori guztia, HKZ duen pertsona ahalduntzeko ikuspegiarekin, prozesuan eta bere etorkizun-proiektuan lagunduta.
Pertsonen gaitasunak eta trebetasunak lantzen dira, errehabilitazio funtzionaleko estrategien bidez, estrategia berriak ikasita edota eginbeharrak edo ingurua egokituta eguneroko bizitzako jardueretan pertsona horien autonomia hobetzeko.
Autonomia pertsonala indartzeko eta egoera fisikoa hobetzeko laguntza, errehabilitazio-estrategia desberdinen bidez, tonu muskularra, sentsibilitatea, koordinazioa, mugikortasuna, eta orekaren zein martxaren berreziketa landuta.
HKZ duen pertsonarentzako edo familiarentzako laguntza; informazioa, aholkularitza, orientazioa eta konpainia ematen zaie, egoera berria ezagutzeko eta egoera horretara egokitzeko jarraipena eginda.
HKZren ondorio diren alterazio neuropsikologikoetatik (emozionalak, jokabidearen ingurukoak eta kognitiboak) errekuperatzeko, eta pertsonaren eta horren inguruaren egoera berrira egokitzeko laguntza, eta familiari bere familia inguruaren aldaketak ulertzeko beharrezkoak diren ezagutzak ematea.
Laguntza errehabilitazio prozesuan, helburua komunikazio-arazoen (ahotsa, hizketa eta lengoaia) tratamendua dela, hori funtzionala izan dadin, bai eta irensketa arazoena ere, seguru elikatzea lortzeko.
Tailerren, irteera kulturalen, asteburuko irteeren eta oporraldien bidez, familia zaintzaileei arnasa hartzeko edo atsedenerako aldi bat ematen zaie, aldi berean HKZ duten pertsonei aisialdi eta autonomiarako tarte bat emanda, parte-hartzea eta baliabide komunitarioen erabilera arduratsua sustatuta kolektiboa gizarteratzeko eta normalizatzeko bide gisa.
Gizartea, oro har, eta erakunde publikoak HKZren egoeraren eta osasun zein gizarte beharren inguruan sentsibilizatze eta erreibindikatzea.