Burmuineko Gaitzaren kausak xehetasunez. I. zatia: iktusa
Espainian 435.400 pertsona baino gehiago bizi dira Burmuineko Gaitzarekin, INEk 2022ko apirilean argitaratutako inkestaren arabera. Kasuen % 80an Iktusa da kausa. Espainian 350.000 pertsonak baino gehiagok dute Burmuineko Gaitza iktus baten ondorioz. Iktusa burmuinean odol-fluxua etetearen ondorioz gertatzen da. Iktusa bihotzeko infartu baten baliokidea dela esan daiteke, baina garunean.