Atece Araba “Eskuz Esku Buru Osasunaren Alde”

Atece Arabako talde batek parte hartu zuen atzo Osasun Mentalaren alde Gasteizen egindako 5 kilometroko martxan. ASAFESek (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea) eta Vital Fundazioak “Eskuz Esku Buru Osasunaren Alde” V. Ibilaldi Solidarioa antolatu zuten. Urriaren 10a Buru Osasunaren Munduko Eguna da. Egun horren helburua gaixotasuna ikusaraztea eta horrekin batera dauden estigmak haustea da.    

Leer Más